circuito integrado

1. Elektron./Teknol. Elektr.
sin. chip

Material erdieroalezko (eskuarki siliziozko) pieza bakar batean egindako oso tamaina txikiko zirkuitu elektronikoen multzoa, osagai aktiboak (transistoreak) eta pasiboak (kondentsadore eta erreostatoak) dituena. Funtzio logiko eta memoriazkoak betetzen ditu aldi berean.

Zirkuitu elektroniko honetan, zirkuitu integratu bi (ZI<span style="font-size:58%;vertical-align:sub">1</span>, ZI<span style="font-size:58%;vertical-align:sub">2</span>) ageri dira, kondentsadorez inguratuta
Zirkuitu elektroniko honetan, zirkuitu integratu bi (ZI1, ZI2) ageri dira, kondentsadorez inguratuta

1. Elektron./Teknol. Elektr.
Material erdieroalezko (eskuarki siliziozko) pieza bakar batean egindako oso tamaina txikiko zirkuitu elektronikoen multzoa, osagai aktiboak (transistoreak) eta pasiboak (kondentsadore eta erreostatoak) dituena. Funtzio logiko eta memoriazkoak betetzen ditu aldi berean.

Zirkuitu integratua Edit

Egilea: Unai Ugalde Olea

ZIRKUITU INTEGRATUA

Erdieroalezko hainbat egitura eta haien arteko konexioak (zirkuitua), den-dena pieza bakar batean integratuta dakarren ekoizkin elektronikoa da zirkuitu integratua. Ohikoa da ZI laburdura erabiltzea (ingelesez, IC: integrated circuit). Tankeragatik, txip ere badute nolabaiteko izendapen ofizial (ingelesez, chip, “ezpaltxo edo “pusketa); edonola ere, lehen begiratuan, zomorrotxoen antza hartzen zaienez, langile arteko hizkeran, labezomorro esaten zaie.

Zirkuitu elektroniko gehientsuenetan, erdieroalezko egitura jakin batzuk modu jakin batzuetan konektatu beharra dago, nahi den xedea lortzeko. Esate baterako, tentsio baten anplifikazioari ekiteko —betiere erdipurdiko jokabideak eta aplikazio oso espezializatuak baztertuz—, gutxienez hogei bat transistore behar dira, baita zenbait erresistore ere (eta, sarritan, zenbait kondentsadore). Anplifikadore-mota batetik bestera, erresistoreak (eta kondentsadoreak) aldatu egiten dira, balioz eta konexio-eraz; ez, ordea, transistoreak eta horien arteko konexioak. Gauzak horrela, guztiz arrazoizkoa da transistore horiek guztiak eta haien arteko konexioak, den-dena batera fabrikatzea, pieza bakar batean integratuta (egiari zor, erresistore gutxi batzuk eta gutxienez kondentsadore bat ere sartzen dira). Adibide honetan, anplifikadore operazional deritzon ZIa izango genuke.

grafikoak1

Zirkuitu elektroniko honetan, zirkuitu integratu bi (ZI1 , ZI2) ageri dira, kondentsadorez inguratuta

Ildo horretatik, argi eta garbi baiezta daiteke ZIen masa-ekoizpena elektronikaren arloan gertaturiko lorpen teknologiko nagusia dela. Hau da, kasuan kasuko oinarrizko egiturak eta konexioak ezagunak izan arren, bestelako kontua da industria-baldintzen pean (kostuak eta emankortasuna, besteak beste) horiek guztiak gauzatzeko ahalmena izatea! Garapen horrek mende-erdi inguru behar izan du jaiotzetik erabateko heldutasunera iristeko: batetik, lehen aurrerapen zehatzak 1950eko hamarkadan gauzatu ziren, espazio-lehiaren hastapenetan; bestetik, garai haietako aitzindari batek, Jack S. Kilby fisikari eta ingeniari elektronikoak, jaso zuen fisikako Nobel saria 2000n. Urteotan guztiotan, txip batek hamarka transistore izatetik (eskala txikiko integrazioa, ingelesez: small-scale integration, SSI), ehunka (eskala ertaineko integrazioa, MSI: medium-scale integration), hamarka mila (eskala handiko integrazioa, LSI: large-scale integration), ehunka mila (eskala oso handiko integrazioa, VLSI: very-large-scale integration) eta gaur egungo milaka milioi transistore (eskala ultrahandiko integrazioa, ULSI: ultra-large-scale integration) izatera igaro gara.